Eusko Trenek Durangon daukan geltokian etengabea da Bilborako bidaiarien jarioa. Bistakoa da arrazoia. Kamiseta zuri-gorriak soinean, denek izan gura dute 40 urtetik hona ospatu ez den ospakizun berezi horren lekuko. Eusko Trenek zerbitzu bereziak ipini ditu Bilbora joateko eta handik bueltatzeko.