Vicente Zavala kultur elkarteak antolatutako ipuin lehiaketako sariak banatu dituzte

Anboto 2024ko api. 11a, 09:39
Lehiaketako irabazleak, kultur elkarteko kideak eta Durangoko Udaleko ordezkariak atzo liburutegian egindako sari banaketan.

San Antonio ikastetxeko Noa Sevillak irabazi du lehenengo saria.

Vicente Zavala kultur elkarteak antolatutako ipuin lehiaketaren 8.aldian DBH 3ko eta DBH 4ko 35 ikaslek parte hartu dute. Atzo egin zuten sari banaketa Durangoko udal liburutegian. Lehenengo saria Noa Sevilla Amo ikasleak irabazi zuen 'La guerra interna del soldado enamorado' ipuinarekin. Bigarren sari bi izan ziren: Paula Cuellas Ibarra 'La extraña mecedora' ipuinarekin eta Haizea Heredia Astorquia 'El enigma de los espejos' ipuinarekin. Azkenik, beste hiru ikaslek hirugarren sariak jaso zituzten: Anne Carballo Fernandezek 'Despertar del sueño' ipuinarekin, Nahia Ruizek 'Un amor inesperado' ipuinarekin eta Uxue Santidrián Larrañagak 'Un monton de nada' ipuinarekin. Denak San Antonio ikastetxeko ikasleak dira.

Euskarazko komiki lehiaketaren 5. aldia ere antolatu dute, baina aurten ez da partaiderik aurkeztu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!