"Urtebetean hiru langile kaleratu dituzte, azkena hau; horietako lehena ostera lantokian onartzea lortu dugu, eta bigarren kasuan, kaleratzea bidegabea izan dela onartu du enpresak. Orain, gure lankidearen alde juridikoki borrokatzea dagokigu", azaldu dute ohar baten bidez. Eguaztenekoaren ostean mobilizazio gehiago iragarriko dituztela azpimarratu gura izan du sindikatuak, baita ere.