Euskal Herriko Topaketa Bolleroen aurkezpena egingo dute Durangon

Anboto 2024ko api. 3a, 08:06

Apirilaren 26an, 27an, eta 28an Euskal Herriko Topaketa Bolleroak egingo dituzte Leitzan, Nafarroan. Aurretik, Durangaldeko aurkezpena egingo dute Durangon. Bertan izena eman ahalko da. 

Apirilaren 11n egingo dute aurkezpena, Durangoko Intxaurre elkartean, 'Topaketa eingogu!' lelopean. 20:00etan hasiko da ekitaldia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!