Durangoko Udalak herritarren partaidetzerako araudia egokitu du irakurketa errazeko formatura

Anboto 2024ko mar. 26a, 15:29

Dokumentua eskuragarri dago, herritar guztientzat: www.durango.eus-en.

Durangoko Udaletik jakitera eman dutenez, gizarteratzea eta gardentasuna sustatu asmoz, herritarren partaidetzarako araudi organikoaren laburpen bat argitaratu dute. "Irakurketa errazeko formatua du, baina organo arautzaileak ziurtatu eta dagokion zigilua lortzeko prozesuan aurkitzen da. Ekimena urrats esanguratsua da udal-informaziorako sarbidea demokratizatzeko bidean, eta tokiko gaietan herritarren parte-hartze aktiboagoa eta kontzienteagoa sustatzea du helburu", azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!