Iurretak etxebizitza eraikin berriak izango ditu laster Bidebarrieta eta Maspe kaleetan. Bi, hiru eta lau logelatako 70 etxebizitza izango dira, Zaga enpresa zegoen orubean eraikiko dituztenak. Etxebizitza blokeek paisaia-adituek diseinatutako espazio eta lorategi zabalak izango dituzte, denek erabiltzeko eta gozatzeko modukoak. "Denborarekin, Lorenguneko lorategiak berdeguneen erreferente bihurtuko dira Iurretan", adierazi dute proiektuaren bultzatzaileek.

Etxebizitza berriek Mugarrara begirako bistak izango dituzte.
Bidebarrietako blokea
Bidebarrieta kaleko blokeak lau atari eta orientazio bikoitzeko exebizitza bi izango ditu. Hegoaldean Lorenguneko lorategietara begirako terraza zabalak izango dituzte.
Maspe kaleko blokea
Maspe kaleko blokean hiru etxebizitza egongo dira solairu bakoitzeko. Hegoaldera begirako terraza erraldoiak izango dituzte, Durangaldeko mendietara begirako bista pribilegiatu eta atseginekin. Gainera, seigarren solairuko teilatupeetan eremu mota bi egongo dira aukeran, logela independente baterako eta terraza txiki baterako sarbidea izango dutenak.

Aipaturikoez gainera, etxebizitzek honako ezaugarri hauek izango dituzte:
- Bainugela nagusia goitik behera hornituta egongo da altzari eta guzti.
- Garajeek etxebizitzetarako sarbide zuzena eskainiko dute igogailuaren bitartez.
- Erabat hornitutako sukaldeak, aukera desberdinekin hornitutako armairuak eta logelak.
- Horma-armairu osoak logela guztietan.

Etxebizitza blokeak pasaian adituak direnek diseinatu dituzte.


Etxebizitzen barrualdea erakusten duten infografiak.