Umeen duatloiek Durangoko kaleak hartuko dituzte zapatu goizean

Anboto 2024ko mar. 21a, 10:40

Iazko duatloi txikiko irudia. (Instagram: Mugarratt)

Lau adin tarteko lasterketak antolatuko dituzte: haur-kategoria, kimu, benjamin eta aurrebenjaminetakoak.

Umeen artean duatloirako zaletasuna sustatzeko, Mugarra Triatloi Taldeak Duatloi Eskolarra antolatuko du zapatu goizean. Ezkurdi plaza erdigune dela, lau adin tartetan banatu dituzte probak: haur-kategorian, kimuetan, benjaminetan eta aurrebenjaminetan. Izen-ematea egunean bertan egin daiteke, 09:00etatik aurrera, proba bakoitza hasi baino ordu erdi lehenagora arte.

ORDUTEGIA - MARTXOAK 23

  • 10:00 Haur-kategoria (2010-2011). 1.900 metro korrika, 3.000 metro bizikletan eta 1.300 metro korrika.
  • 10:30 Kimuak (2012-2013). 1.300 metro korrika, 2.000 metro bizikletan eta 650 metro korrika.
  • 11:00 Benjaminak (2014-2015). 350 metro korrika, 1.000 metro bizikletan eta 350 metro korrika.
  • 11:30 Aurrebenjaminak (2016-2017). 350 metro korrika, 500 metro bizikletan eta 200 metro korrika.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!