Herriaren Eskubidearen esanetan, Durangoko Udalak 13.906.448 euroko soberakinagaz zarratu zuen 2023a. "Kopuru hori iazko likidazioan dago jasota, eta aste honetan bertan onartu da", esan du talde independenteak. Gaineratu dutenez, datu horrek ez luke bat egingo "gobernu taldeak komunikabideei jakinarazitako 404.000 euroko soberakinagaz". "EAJk eta PSE-EEk Durangoko jendeari egindako beste iruzur bat da. Ezin gara EAJz eta PSSE-EEz fidatu, etengabe gezurra esaten digutelako", kritikatu dute.
Talde independenteak dio gobernu taldeak "iruzur hori erabili duela hainbat proiektu desagerraraztea justifikatzeko". Tartean, Kapitanena baserrian gizarte etxea egiteko proiektua.