Durangoko Turismo Bulegoak eta Gerediagak doako bisita gidatuak antolatu dituzte udalerriko ondare kultural eta historikoa ezagutarazteko. Ibilbideok honakoak dira: Durango historian zehar, Durango 0 eremua, Arkitektura zibila, Heriotzaren kultura eta Durango zuri beltzean. Bisita gidatuak Aste Santuan hasiko dituzte. Martxoaren 30ean egingo dute lehenengo ibilbidea. Euskarazko bisita 12:30ean egingo dute, eta gaztelaniazkoa, berriz, 10:30ean. Interesatuek Turismo Bulegora joanda (Kurutzesantu), 946033938 telefonora edo turismo@durango.eus helbidera deituta erreserbatu dezakete lekua.