Jasangarritasunaren arloan azken urteetan gertatu diren aurrerapausoen aurrean, punterengo enpresen esperientzien berri izateko aukera izango da. Guztira, Nature arloan 31 stand ipiniko dituzte, eta Energy arloan 9.
Azoka martxoaren 22an hasiko da, 12:00etan, azokaren hamargarren edizioaren hasierako ekitaldiagaz. Arratsaldean, eguzki energia flotagarrien abantailak eta arazoak eztabaidatuko dituzte. Aurpegia zaintzeko sekretuak ere landuko dituzte, eta energia aerotermikoaz ere berba egingo dute.Zapatuan, martxoak 23, Uraren Mundu Egunaren harira, edateko uraren inguruan zentratuko dira. Benetan ba al dakizu zer edaten duzun berbaldia emango dute. Ondoren, Maria Teresa Vicentek Justizia Ekologikoa eta Naturaren eskubideak liburua aurkeztuko du. Zapatuko egitaraua lanparak diseinatzeko 3D prototipoen prozesuari buruzko berbaldiak itxiko du.
Berdeagoren ekimenen barruan, martxoaren 23an Ibaizabal erreka garbituko dute. Landako Gunearen sarreran ipini dute hitzordua, 08:30etik 09:00etara bitartean. Domekarako, besteak beste, pertsona bakoitzaren karbono aztarna kalkulatzeko tailerra antolatu dute.