Abesti feministen lehiaketa zapatuan jokatuko da Plateruenean

Anboto 2024ko mar. 15a, 10:22
Iazko gala.

Lehiaketara aurkezturiko kantuek aretoko oholtzan defendatuko dituzte kantuak. Sari ugari daude jokoan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da.

Izen emateak zarratuta eta bozketa amaituta, zuzenekoetarako txanda da. Zapatuan Durangoko Kantu Feminista Onenaren lehiaketa egingo da Plateruenean. Jokoan dauden sariak honako hauek dira:

30 urtetik beherakoen kategorian:

  • Bakarlari batek eginiko abesti onenaren saria: 600 euro
  • Talde batek eginiko abesti onenaren saria: 600 euro

30 urtetik gorakoen kategorian:

  • Bakarlari batek eginiko abesti onenaren saria: 500 euro
  • Talde batek eginiko abesti onenaren saria: 500 euro

Publikoaren saria abesti onenari: 350 euro

Euskarazko abesti onenari: 350 euro

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!