Tren geltoki zaharreko proiektua herritarrekin erabakitzea "exijitu" dio EH Bilduk gobernu taldeari

Anboto 2024ko mar. 14a, 09:55

Gaitasun Handiko Osasun Zentroari loturiko "inolako proiektu zehatzik" ez dagoela, eta Durangok "beste eraikin erraldoirik behar ez" duela dio koalizio subiranistak.

Durangoko herri galdeketa egin zenetik hiru urte bete direnean, proiektua "herritarrekin erabakitzeko" eskatu dio EH Bilduk gobernu taldeari. Koalizio subiranista "kezkatuta" dago, "EAJk trenaren lurretan altxatu gura duen makro-eraikinaren proposamenagaz". Diotenez, "ez dago" Gaitasun Handiko Osasun Zentroa egiteko "inolako proiektu zehatzik mahai gainean", eta Durangok "ez du beste eraikin erraldoi bat behar". Era berean, gobernu taldeak esku artean daukan proposamenak "berdegunea erdira murriztea" ekarriko lukeela iritzi diote, "erdigunea kotxez betez, aparkaleku eta mugikortasun arazoak areagotuz". Eszenatoki horrek airearen kalitatean eta herritarren bizi kalitatean eragingo lukeela dio EH Bilduk. "Gauzak horrela gure bizitzetan eragin nabarmena izango duten proiektuak herritarrokin erabakitzeko exijitzen diogu udal gobernuari", bukatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!