Bidegorri zati berri bat egiten hasi dira Taduko aparkalekuaren ondoan

Anboto 2024ko mar. 13a, 14:07

Durangoko Udalak berretsi du urbanizazio obrak aurrera doazela San Fauston eta Olleria inguruetan.

Lanak aurrera doaz Olleria kalearen eta San Faustoko auzoaren arteko eremuan. Hirigintza proiektuak 288 etxebizitza libre, erregimen tasatuko 88 etxebizitza eta babes ofizialeko beste 90 etxebizitza egitea aurreikusten du. Durangoko Udalak jakinarazi du proiektuaren promotoreak lur mugimenduak egiten hasi direla Taduko aparkalekuaren bueltan bidegorri zati bat eta oinezkoentzako pasabide berri bat sortzeko. Bide horrek Olleria eta Faustebekoa lotuko ditu.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!