Durangoko Udalak pantaila erraldoi bat jarriko du Landako Gunean Errege Kopako finalerako

Anboto 2024ko mar. 13a, 13:26

Sarrera doakoa izango da eta 3.000 lagun inguruko aforoa izango du eremuak.

Athletic Club de Bilbao eta Mallorcaren arteko Errege Kopako finala lagunartean bizitzeko aukera eskainiko du Durangoko Udalak. Apirilaren 6an pantaila erraldoi bat jarriko du Landako Guneko 1. moduluan. Pantaila sei metro zabal eta lau metro garai izango da, ohar batean jakinarazi dutenez.

Sarrera doakoa izango da eta 3.000 lagun inguruko aforoa izango du eremuak. Ateak 21:00etan irekiko dira; partidaren hasiera 22:00etarako dago programatuta.

Durangoko Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldi honetan parte hartzera eta "kirol festa ahaztezin batez gozatzera".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!