Enaitz Uribe eta Beñat Martin Bizkaiko txapeldun geratu dira trinketean

Anboto 2024ko mar. 11a, 09:14
Beñat Martin eta Enaitz Uribe txapelarekin.

June Urrutikoetxea eta Amaia Zarrabeitia azpitxapeldun izan dira.

Asteburuan Bizkaiko trinkete txapelketari amaiera eman zaio Abadiñoko Tornosolo trinketean. Bertan, Durangoko pilota eskolako Enaitz Uribek eta Beñat Martinek kadeteen bigarren mailako txapela jantzi dute. Nesketan, berriz, June Urrutikoetxea eta Amaia Zarrabeitia azpitxapeldun geratu dira seniorren bigarren mailan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!