Durangoko Udaltzaingoak abandonatutako bizikletak kenduko ditu kaleetatik

Aitor Ruiz 2024ko mar. 8a, 11:06

Apirilaren 1a baino lehen jasotzen ez diren bizikletak kenduko dituzte eta hondakin gisa prozesatuko dira.

Durangoko Udalak abandonatutako bizikletak kentzeko kanpaina bat hasi du Udaltzaingoaren bitartez. Kanpainaren helburuak "espazioak libratzea eta hiri-estetika hobetzea" dira. Beraz, apirilaren 1a baino lehen jasotzen ez diren eta abandonatuta daudela interpretatu daitezkeen bizikletak kenduko dituzte. Udalak 946 030 010 telefonora deitzea gomendatzen du kasu horietan zer egin jakiteko eta edozein zalantza argitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!