100 arbola berri sartu dituzte San Andreseko askaldegian

Anboto 2024ko mar. 5a, 09:51

Bestalde, 1.000 fruta-arbola eta zuhaitz autoktono sartuko dituzte eremu horretan bertan.

Joan zen domekako Zuhaitz Egunean Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailako dozenaka ikaslek eta familiek parte hartu zuten. Denen artean 100 arbola sartu zituzten San Andres askaldiko inguruetan.

Bestalde, Durangoko Udalak jakinarazi du eremu horretan betan 1.000 fruta-arbola eta zuhaitz autoktono sartuko dutela. Egitasmo hori gauzatzeko kontratazio prozesua martxan dago. Jarduera horiekin, herritarren parte hartzea eta biodibertsitatea sustatu gura dituela azaldu du udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!