Durangoko Udalak zabaldu du abesti feministen lehiaketan botoa emateko aukera. Herritarren abesti feminista onena erabakiko dute boto bidez. Bozketa era digitalean egingo da, https://partehartu.durango.eus/abesti-feministak helbidean, eta Durangon erroldatutako 16 urtetik gorakoek eman ahal izango dute botoa. Kantu irabazleak 350 euroko saria eskuratuko du.