[ARGAZKI GALERIA] Miguel Gila umorista eta aktorearen inguruko filmaren grabaketak egiten ari dira Durangon

Anboto 2024ko mar. 4a, 10:33

Gaurtik eguenera Alde Zaharretik ibiliko dira.

Durangoko Alde Zaharra Miguel Gila umorista eta aktoreari buruzko ¿Es el enemigo? filmeko eszenatoki bihurtuko da egunotan.Gaurtik eguenera pelikulako hainbat eszena grabatuko dituzte Pecado Films eta Arcadia Motion ekoiztetxeen proiektuan. Gaur goizean Andra Maria basilika inguruan dabiltza.

Filmak Gilaren bizitza errepasatuko du. Durangoko grabaketa Gilaren Gerra Zibileko kontuetan oinarrituta dago. Orduan 17-18 bat urte zituen eta Madrilen bizi zen. Beraz, filman Madril balitz lez agertuko dira egunotan Durangon grabatutako eszenak, Javier Sanjuan filmeko ekoizpen-buruak azaldu duenez.

Aurreko egunetan Bizkaiko beste hainbat herritan egon dira: Etxebarriko Munibe palazioan, Arabako Karanka herrian… Durangon egon ostean Barazar mendatean eta Burgosko beste toki batzuetan jarraituko dituzte grabaketak.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!