Mikeldiko idoloaren eskultura mantendu gura ez izatea egotzi dio Herriaren Eskubideak udalari

Aitor Ruiz 2024ko mar. 4a, 11:08

Talde independenteak idoloa matentzeko mozioa aurkeztu zuen egueneko osoko bilkuran, baina gaia ez zen eztabaidatzera iritsi.

Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak Mikeldiko idoloaren irudia egin zuen Durangoko Azokako eskulturaren lehen jardunaldirako. Egurrezko irudiak ia hiru hilabete daramatza Madalenoste kalean. Eta Herriaren Eskubideak dioenez,  irudia dohaintzan ematea esakini dio Eskuahaldunak elkarteak Udalari. "Hala ere, joan zen astean dei bat jaso zuten Durangoko Udaletik, eskultura 15 egun baino gutxiagotan kentzeko eskatuz", esan du talde independenteak. Hori dela eta, Herriaren Eskubideak urgentziazko mozio bat aurkeztu zuen egueneko osoko bilkuran gaia eztabaidatu zedin. Eztabaida, baina, ez zen gauzatu EAJk, PSE-EEk eta PPk adierazpenaren izaera urgentea ez zela iritzi ziotelako. Jorge Varela, alderdi independentearen bozeramaileak, azpimarratu duenez, "hori da EAJ, PSE-EE eta PPren kultura babesteko modua. Osoko bilkura berean Mikeldiko gure idoloari buruzko eskultura bat defendatzea eragozten dute".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!