'Durangaldeko Emakumeen Erretratuak' erakusketa berria Arte eta Historia Museoan

Aitor Ruiz 2024ko mar. 1a, 12:27

Gaur egingo da inaugurazioa, 18:00etan eta biolontxelo kontzertu bat egongo da eta dantzari batzuek parte hartuko dute.

Durangaldeko 15 emakume nabarmenen erretratuak ikusi ahalko dira. Sorkuntzok Wikiemakumeok taldeak landu eta zabaldu dituen biografiekin lotuta daude. Talde honek Wikipedian gizon eta emakumeen artikuluen arteko arrakala gutxitzea du helburu.

Erakusketa Maitane Azurmendi artistaren obra da, ahaztuta egon diren emakume asko ezagutarazteko egina.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!