Dendak Bai-k, Durangoko eta Iurretako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak biltzen dituen elkarteak, Dendak Bai Fest antolatu du asteburu honetarako. Martxoaren 1, 2 eta 3an Landako Gunera bertaratzen direnek ekintza, erosketa eta gastronomia eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izango dute. Barikuan10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Zapatuan egun guztian zehar, 10:00etatik 21:00etara, eta domekan, 11:00etatik 14:00etara.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Dendak Bai Fest-erako sarrera doakoa izango da. Gainera, erosketak egiten dituztenek bi ordu doan izango dituzte Landako Guneko aparkalekuan.
Horrez gain, martxoaren 3ra bitartean egiten diren erosketa guztiek, zozketa batean parte hartu ahal izango dute. Horretarako, kartelaren QR kodea eskaneatu eta erosketaren tiketa igo beharko da.