Zuhaitz Eguna martxoaren 3an ospatuko da udalak "ingurune naturala zaintzeko eta Durango jasangarriagoa sustatzeko daukan konpromisoa betetzeko". Jardunaldia Aramotz parkean egingo da, 10:00etan. Bertan elkartuko dira partaideak eta elkarrekin joango dira San Andresera. Udalak gurasoen lankidetza eskatu du.
Bestalde, udalak jakinarazi du San Andres ondoan 1.000 zuhaitz eta fruta-arbola autoktono sartzeko kontratazioa hasi duela eta helburua Durangoko ingurune naturala hobetzea eta indartzea dela.