Wadokan taldeko kideak 55 dominarekin itzuli dira Toledoko nazioarteko txapelketatik

Anboto 2024ko ots. 28a, 09:16

Durangoko Arte Martzialen Wadokan taldeko kideek urteko irteerarik garrantzitsuenetakoa izan zuten joan zen asteburuan. Toledoko (Gaztela-Mantxa) Battle of Toletum nazioarteko txapelketan parte hartu zuten eta 55 domina irabazi zituzten: urrezko 17, zilarrezko 23 eta brontzezko 15.

Horrez gainera, Wadokaneko umeak Carranque herriko (Toledo, Gaztela-Mantxa) Kenpo txapelketan ere aritu dira eta hamabi domina irabazi dituzte: urrezko 7 eta zilarrezko 4.

Emaitzekin pozik daude Wadokaneko kideak, eta gazteek ikasitako "baloreak" azpimarratu dituzte ohar batean. "Benetako garaipena ikaskuntzan, batutako esperientzian eta taldeko baloreen arabera aritzean dago".

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!