Durangoko Udalak jakinarazi du euri-uren sarea hobetzeko lanak hasi dituztela gaur, Askatasun Etorbidearen eta Zabalarra eskolaren arteko 19. 21. eta 23. atarietan. Esku hartzearen helburu nagusia azpiegitura hobetzea eta bizilagunei ingurune seguruagoa bermatzea izango da. Lanek aste bi iraungo dute gutxi gorabehera. Udalak 24.800 euroko aurrekontua bideratu du konponketetara.