Durangoko Andereak elkarteak Zirgari saria jasoko du berdintasunaren alde egindako lanagaitik

Anboto 2024ko ots. 26a, 13:36
Andereak elkarteak deitutako elkarretaratze bat, Durangon. (Artxiboko irudia)

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k sustatutako Zirgari sariak askotariko pertsona, erakunde eta proiektuek emakumeen eskubideen alde eta berdintasunaren alde egiten duten ahalegina aintzatestea du helburu.

Aldundiak Zirgari Sariak 2024 sarien IX. edizioko saridunak nortzuk diren iragarri du gaur. Hiru saritu daude eta euretako bat eskualdekoa da: Andereak elkartean. Berdintasunaren alde egindako lana aintzatetsiko diote Durangoko elkarteari. Gainerako bi sarituak honako hauek dira: Begoña Murgialday, Ohorezko Saria atalean, eta, 'Mujeres con Ciencia' bloga, Berdintasunaren aldeko Proiektuaren atalean.

Sariak banatzeko ekitaldia martxoaren 7an izango da, Emakumearen Nazioarteko Egunaren bezperan, 18:00etan, Bilboko Kale Nagusiko BBK aretoan. Bertan izango da Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!