Martxoaren 6an Elkartegian egingo du hitzaldia udalak, 18:30ean. 18 urtetik 34 urtera bitarteko gazteei zuzenduta dago eta 100 pertsonek parte hartu ahalko dute gehienez, beraz, izena ematea gomendatzen dute.
Udalak 50.000 euro bideratuko ditu laguntzetara. Jabetzan etxebizitzarik ez duten 18 eta 35 urte arteko gazteetzat izango dira laguntzak eta martxoaren 14ra arte egin daitezke eskaerak. Gainera, Durangoko Udaleko dirulaguntza Eusko Jaurlaritzako Emantzipa dirulaguntzarekin bateragarria da. Emantzipa 25 eta 29 urte arteko gazteetzat da eta 300 euroko laguntza jaso daiteke hilero, 24 hilabetez gehienez. Azaroaren 29an bukatzen da epea.