Durangoko Udalak jakinarazi duenez, Askatasun Etorbideak eta Jose Maria Iparragirre kaleak bat egiten duten bidegurutzean ur edangarriaren sarea konpontzeko lanak egiten hasi dira. Matxura batzuk konpondu eta balbula batzuk aldatuko dituzte. Jarduera horren eraginez, trafiko aldaketak egingo dituzte Askatasun Etorbidean. Horrez gainera, ur mozketa puntualak ere egingo dituzte. Lanen aurrekontua 39.058 eurokoa da eta konponketa lanek 12 eguneko iraupena izango dute gutxi gorabehera. Durangoko Udalak barkamena eskatu du jarduerek sor ditzaketen arazoengatik.