Tabirakok Valle de Egües liderra harrapatuko du, asteburuan elkarren kontra jokatuko duten neurketa irabazten badu

Anboto 2024ko ots. 16a, 13:53

Tabirako-Baqueko gizonen talde nagusia. (Argazkia: Luis Iturrioz).

Domekan, 12:00etan, jokatuko den partiduan Landako Kiroldegia betetzeko deia egin dute klubetik.

Tabirako-Baqueko gizonen talde nagusiak partidu garrantzitsua jokatu du asteburuan. Domeka eguerdian Valle de Egües liderrak bisitatuko du Landako Kiroldegia. Lehenengo Nazional Mailan garaipen bateko aldea dago talde bien artean. Beraz, Tabirakok liderra harrapatu dezake. Klubetik zaleen animoak eskatu eta Landako Kiroldegia betetzera deitu dituzte durangarrak.

Lehenengo Nazional Mailan parekotasun handia dago goialdean. Lehenengo laurak garaipen baten barruan daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!