Bizkaiko Eskolarteko Xake Txapelketak Durangon du hurrengo hitzordua. Domeka honetan izango da, Landako Gunean. 09:30etik aurrera benjamin, kimu eta haur-kategoriako umeak batuko dira Durangoko Larrasoloeta Xake Klubaren eta Bizkaiko federazioaren artean antolatuko duten jardunaldian. Durangaldeko hainbat klubetako gaztetxoek parte hartuko dute, besteak beste.
Iaz legez, parte hartzaileak zonalde bitan banatu dituzte. Durangaldekoak B zonaldean dabiltza. Torneoak hiru jardunaldi ditu. Bilbon hasi zuten otsailaren 4an. Bigarrena Durangon da, domekan. Hirugarrena ere eskualdean izango da: Abadiñon, martxoaren 3an. A zonaldeko jardunaldiak Santurtzin, Leioan eta Trapagaranen dira. Ondoren, final bateratua jokatuko dute zonalde bakoitzeko onenekin.