Oraingoan, ipuin ezagun hau eszenatokira eramateko, bere alderdi sexista eta tradizionalistak ezabatu gura izan dituzte. Galder Perezek idatzi du gidoia eta Ugaitz Alegria da zuzendaria. Ipuin klasikoa gaur egun eztabaida handia sortzen duen gai bat lantzeko baliatu dute: haur zein nerabeen sare sozialen mendekotasuna. Era berean, antzezlanaren arduradunen esanetan, gizartean inposaturiko edertasun-estereotipoak haustea dute helburu. "Horretara jokatu gura izan dugu, ipuinari buelta eman eta kontatu zigutena buruz behera ipinita", gaineratu dute