Bizkaiko eskolarteko gimnasia erritmiko txapelketa hartuko du Landako Kiroldegiak zapatuan

Anboto 2024ko ots. 13a, 09:18

Uztai taldeko gaztetxoak.

Benjamin eta kadete mailako erakustaldiak izango dira.

Zapatuan gimnasia erritmikoa izango da Landako Kiroldegiko protagonista nagusia. Goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko 19:00 arte Bizkaiko B mailako eskolarteko txapelketako lehen fasea hartuko du. Bertan benjamin eta kadete mailako erakustaldiak ikusi ahal izango dira. Bizkaia osoko taldeko gazteak ariko dira, tartean, Durangoko Uztai taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!