Merkatu plaza konpontzeko lanak direla eta, baserritarren azoka Andra Mariko elizpera lekualdatuko dute

Anboto 2024ko ots. 12a, 15:55

Teilatua eusten duen habeetako batek konponketa lanak behar dituela ondorioztatu du udal langileen azterketak.

Durangoko Udalak hainbat konponketa lan egingo du merkatu plazan. Zehatz esanda, baserritarren merkatua egiten den eremuan esku hartuko dute, teilatua eusten duen habeetako batek konponketa lanak behar dituela-eta. Hori guztia dela eta, eremua zarratuta egongo da hainbat astez, eta baserritarren merkatua Andra Mariko elizpera lekualdatuko da zapatuetan. Egitura konpontzeko lanek hilabeteko iraupena izango du. Altueran lan egiteko makina bereziak sartuko dituzte bertara. Udalak 47.725 euro bideratuko ditu lanotara, eta iragarri du datorren urteetan eraikinaren birgaitze osoa egingo duela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!