14 kaxa bete betaurreko, Durangotik Senegalera

Anboto 2024ko ots. 12a, 10:58

Baobak elkartearen Egin zaitez ikusgai kanpaina orain amaitu den arren, Durangoko Udalak gogoratu du urtea amaitu arte egongo dela indarrean betaurrekoak jasotzeko aukera.

Durangoko Udala Baobak Gobernuz Kanpoko Erakundearen kanpainara batu zen urte hasieran. Elkarteak urteak daramatza Senegalera betaurrekoak modu solidarioan bidaltzeko lanean, eta aurten ere martxan ipini du Egin zaitez ikusgai kanpaina. Zehazki, Durangora hedatu dute egitasmoa. Azken aste hauetan, durangarrek erabiltzen ez dituzten betaurrekoak entregatu dituzte udal eraikinetan ipinitako kutxetan. Guztira 14 kaxa bete betaurreko batu dute. Orain, horiek guztiak Senegalera bidean ipiniko dituzte Baobab elkartearen bitartekaritzagaz. 

Baobak elkartearen Egin zaitez ikusgai kanpaina orain amaitu den arren, Durangoko Udalak gogoratu du urtea amaitu arte egongo dela indarrean betaurrekoak jasotzeko aukera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!