Merinoren familiak eman dizkio argazkiak Gerediagari. Paperezko kopiak, diapositibak eta negatiboak eman dituzte. Elkarteak bere artxiboan gorde ditu irudiak eta sailkatzeko eta digitalizatzeko asmoa du. Geroago, argazkiak webgunean ikusi ahalko dira eta hauek ikusteko ekimenak egingo dituzte.
Bestalde, Elorrion eta Durangon egingo diren bi argazki erakusketa prestatzen ari dira, iaz eskuratu zituzten bi funtsena: Alejandro Landabururen eta Ignacio Ansorenaren argazkiak.