Inauterietarako segurtasun neurri bereziak Durangon

Anboto 2024ko ots. 6a, 13:48

Zaintza indartuko dute jendea kale edana egiteko batzen den eremuetan. Kontrolak egingo dira Alde Zaharrean

Durangoko Udalak neurri bereziak hartuko ditu inauteriei begira, batez ere zapatrako. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak segurtasun protokoloa landuko dute batera. Batetik, zaintza indartuko dute jendea kale edana egiteko batu ohi den eremuetan. Poliziek kalean edatea debekatuta dagoela gogoraraziko diete kalean egon litezkeen edaleei. Ohartarazpenak egin eta kasurik egin ezean, isunak ipiniko dituztela aurreratu dute, eta berdin jokatuko dute bizilagunak eragozten dabiltzanekin. Bestalde, jende pilaketarik handienak bertan aurreikusten direlako, segurtasun kontrolak indartuko dituzte Alde Zaharrean eta inguruetan. Garraio publikoan ere, arma zuriak identifikatzeko, eta zorroen zein mugikorren lapurretak saihesteko kontrolak egingo dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!