Durangoko Herria auzo elkarteak Txitxiburduntzi Eguna ospatu zuen joan zen asteburuan eta Aramotz elkartekoak Santa Ageda koplak abestera irten ziren. Ekimen bietan jaia eta elkartasuna uztartu eta diru bilketak egin zituzten. Txitxiburduntzi Egunean 840 euro batu zituzten eta Santa Ageda egunean 270 euro. Ekimen bietan batutako 1.110 euroak Hamadako Izarrak proiektura bideratu dituzte.
Herria auzo elkartekoen txitxiburduntzia.