Durangoko Udalak aparkalekua errazteko plan bat hasi du Alde Zaharreko bizilagunentzat

Aitor Ruiz 2024ko ots. 5a, 10:27

Udaltzaingoak informazio-kanpaina bat jarri du martxan. Bi astetan isunak ipini barik, abisuak emango ditu.

2022az geroztik, Alde Zaharreko bizilagunek Sanagustinalden eta Barandiaranen aparkatzeko zailtasunak dituzte. Hori dela eta, udalak 65 aparkaleku prestatu ditu Galtzareta kalean eta anbulatorio zaharreko aparkalekuan, oinezkoentzako eremuetan bizi direnek aparkatzeko. Aparakaleku hauek asteburuetan erabili ahalko dira, zapatuetako TAO zerbitzua amaitzen denean (13:30ean). Sistema informatiko baten bitartez matrikulak irakurriko dira aparkalekuen kontrola mantentzeko. Horretarako, Udaltzaingoak informazio-kanpaina bat hasi zuen zapatuan baimenik ez duten ibilgailuetan abisuak jarriz. Kanpainak bi aste iraungo ditu eta informazio epe hori bukatutakoan arau-hausteak zigortuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!