'Tierra de nadie' antzezlana maiatzaren 18ra atzeratu dute

Anboto 2024ko ots. 2a, 11:20

Zapatu honetan eskaini behar zuten 'Tierra de nadie' ikuskizuna Durangoko San Agustin kulturgunean; kide baten osasun arazoen ondorioz maiatzera atzeratu behar izan dute. 

Sarrera erosita edo erreserba eginda dutenek, egun horretarako gorde dezakete sarrera; itzuli gura dutenek, ostera, San Agustin kulturguneagaz jarri beharko dute harremanetan 94 603 00 21 telefonora deituta, edo sanagustin@durango.eus helbidera mezu bat bidalita. Maiatzaren 18an izango da emanaldia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!