Gaur irekiko ditu ateak Jenni Alvaradoren 'Arketipoak' erakusketak

Anboto 2024ko ots. 2a, 09:58

Margolanak maskarekin eta atrezzoko beste elementuekin jantzi ditu Jenni Alvarado artista durangarrak Arketipoak erakusketarako. Gaur irekiko ditu ateak erakusketak, 18:30ean. 

Alvarado 2006an lizentziatu zen Arte Ederretan (EHU), eta ordutik marrazketan eta pinturan egin du lan, batez ere. Azken urteetan, baina, eskulturak eta bideoak presentzia handiagoa hartu dute bere jardueran. Hainbat erakusketa egin ditu urteota, besteak beste, Bilbon, Valladoliden (Espainia) edota Eibarren (Gipuzkoa). 2022an Artoteka proiektura batu zen; tokiko arte garaikidea hedatu eta bitartekaritza artistikoa sustatzen duen plataforma honek arte garaikidea bizitzako espazio, bizitza eta kolektibo desberdinetara hurbiltzea du helburu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!