Doinuzahar abesbatzak kontzertua eskainiko du Durangon

Anboto 2024ko urt. 31a, 12:15

Otsailaren 3an egingo du Doinuzahar kamara abesbatzak urteko bere lehen kontzertua, Durangoko San Frantzisko elizan. Garai eta estilo desberdinetako musika koralaren proposamenak jasoko dituzte, batez ere, Europa iparraldeko eta ekialdekoak. 

Doinuzahar kamara abesbatza 1982an sortu zen. 1985tik 2014ra bitartean Jose Luis Ormazabal izan zen zuzendaria, eta ostean Jesus Egiguren eta Laura Nardi egon ziren. 2018az geroztik, Urko Sangronizek zuzentzen du abesbatza. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!