Basterretxearen mendeurrena ospatzeko programa urte osoan zehar egongo da ikusgai, baita 2025ean zehar ere, eta besteak beste, Gasteiz, Donostia, Irun eta Elgoibar bisitatuko ditu; ekitaldiak otsailaren 28an hasiko dira Bilboko Arte Ederren museoan. Esan bezala, erakusketagaz batera zinema zikloak eta bestelako jarduerak ere egongo dira.
"Durangoko erakusketak bisitariak Basterretxearen sormenean murgildu nahi ditu, bere ikuspegi bakarra eta diseinu grafiko eta ilustrazioan izan duen eragina aztertuz. Horrela, oroitzapen-urte hunkigarri honetan, Durango epizentro kultural bihurtu da, sormenak eta arteak hiriaren nortasunean duten garrantzia azpimarratuz eta Euskal Herriko kultura-sarean aztarna ezabaezina utzi duen artista bati omenaldia eginez", azaldu du Durangoko Udalak ohar baten bidez. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak koordinatu ditu.