Kobika katetxeko Kortabitarte anaien sorkuntza berria trufa, ezti eta mostazatan bustitako untxi-gisatua da, zeina su txikitan —15 bat orduz— erre duten. Gainera, hezurrekin egindako salda gehitu diote gisatuari eta hiru irineko ogian barneratu. Pintxoa lima, mahonesa pikante eta lore ukituekin borobildu dute. Artelan horrek epaimahaiaren hirugarren saria jaso du gaur. Aurretik sari gehiago jasotakoa da. Esaterako, iaz Bizkaiko Pintxo Txapelketa irabazi zuen.
Gaur, euskaldunak geratu dira bigarren tokian ere, Donostiako MuxuMartin jatetxekoak, hain zuzen.
Kobika jatetxeko 'Mr. Rabbit' pintxoa. (Argazkia:@CEHEhosteleria)