Laia Cariñanos kroseko Espainiako txapeldun 18 urtez azpiko mailan

Anboto 2024ko urt. 29a, 15:09

Laia Cariñanos Getafen helmugara heltzen. (Argazkia: Bidezabal)

Portugaleteko korrikalaria Durangoko Bidezabal klubean dabil eta Euskadiko selekzioa ordezkatuz parte hartu du Espainiako txapelketan.

Getafen lehiatu dute txapelketa maila guztietan. Cariñanosek estreinako urtea du 18 urtera arteko kategorian, baina hasieratik argi utzi du zelako maila duen, beheragoko kategorietan egin duen moduan. Getafeko proban azkenengo 200 metroetan jotako esprintari esker lortu zuen garaipena. Helmugan segundo bi atera zizkion Monica Guijarro bigarren sailkatuari eta lau segundo Nadia Soto hirugarrenari.

Bere hurrengo erronka pista estaliko Espainiako txapelketa izango da, otsailaren 24tik 25era Sabadellen lehiatuko dena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!