Domeka honetan Basokoipetsu eguna ospatuko dute Durangoko Tabira Auzoan, Tabira Jai Batzordeak antolatuta. Lehenengo, gosea egiteko, mendi irteera bat antolatu dute. 09:30ean abiatuko dira Tabariko ermitatik. 11:30 inguruan itzuliko dira. Ondoren, jan-edanerako aukera egongo da. Sua eta edariak batzordeak jarriko ditu. Janaria, berriz, nork berea eraman behar du.
Izen-ematea otsailaren 2ra artekoa da auzoko tabernetan: Tabira Etxe, Ibaizabal, Gora Gora, Mata eta Los 80.