Agustin Ibarrola omenduko dute Durangoko Arte eta Historia museoan

Anboto 2024ko urt. 23a, 16:08

'Papera ardatz' erakusketaren itxiera ekitaldia datorren domekan egingo dute Durangoko Arte eta Historia museoan, 12:00etan; ekitaldia Agustin Ibarrola zena omentzeko baliatuko dute. Artista bizkaitarra azaroaren 17an hil zen. 

Ekitaldian Agustin Ibarrolaren seme Irrintzi Ibarrolak parte hartuko du -erakusketaren komisarioa ere bada-, eta baita Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak. Geratzen diren egunak erakusketa bisitatzeko baliatzeko deia egin dute. Ibarrolaren lana nabarmendu du Garazi Arrizabalaga museoko zuzendariak. "Agustin Ibarrolaren lanak identifikatzeko gai gara, kolorea nola aplikatzen duen soilik kontutan hartuta, bere pintzelkadengatik". 

Bestalde, Jon Sergio kultura zinegotziak 2023ko datuak historiako onenak izan direla azaldu du. "Gure museoak azken urteotan erakutsi du, udal museoa izan arren, hiri handietan antolatzen diren esakusketekin alderatuta haiekiko inbidia gutxi duten erakusketak antolatzen dituela". Guztira, 20.970 lagunek bisitatu zuten iaz museoa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!