Bizkaiko Foru Aldundiak eta Durangoko Udalak Garbigune mugikor bat ipini dute Ezkurdi plazan. Egitasmo honen helburua durangarren artean birziklapena sustatzea da. Zerbitzu honek honako hondakin mota hauek jasotzeko aukera eskaintzen du: etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresnak, etxeko olioa (ontzi itxian), telefono mugikorrak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, xurgatzaile kutsatuak, tonerrak, tinta-kartutxoak, kapsula metalikoak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak eta kaseteak eta erradiografiak, besteak beste.