Drone bat airean, musikariek birak egin ahal iazteko erabiltzen dituzten hiru furgoneta, kamerak, tripodeak, segurtasun langileak... eguerdi honetan Landako Gunearen ondotik igaro denak horrelako elementuak ikusteko aukera izan du. Azalpena, honako hau: Alex Ubago kantari gasteiztarra dokumental bat filmatzen dabil HBO katearentzat. Landako Gunearen inguruan lanean zebilen beharginetako batek halantxik jakinarazi dio ANBOTOri. Horrez gainera, artista arabarrak, dokumentalari buruzko xehetasun batzuk eman ditu bere Instagram kontuan. Esku artean duen ikus-entzunezkoak Acoustic home du izena. Bertan, bere ibilbide musikala, bere bizipenak eta zuzeneko kantuak jasoko ditu, besteak beste. Ubago gaur eta bihar artean egongo da Durangon, filmaketa lanetan.