Landa eremuen iraunkortasuna hobetzeko soluzio digitalak ezarriko dituzte Durangaldean

Anboto 2024ko urt. 12a, 10:54

Futural proiektua osatzen duten kideak.

Urkiola Landa Garapena Europako Futural proiektuan parte hartzen hasi da. Programagaz, landa-eremuen erresilientzia eta konektibitatea hobetu gura dute.

Urkiola Landa Garapenak Futural proiektuan parte hartzeari ekin dio. Europar Batasunak kofinantzatutako proiektua da, kontinenteko landa eremuak indartzeko helburua duena. Besteak beste, landa eremuek bizi duten despopulazioa, gaian adituan direnek lanera beste norabait joateko duten jarioa, biztanleriaren zahartzea, konektibitate mugatua eta zerbitzu publikoetarako sarbide mugatua dira aurre egin beharreko erronketako batzuk.

Horretarako, zazpi soluzio digital adimendun ezarriko dituzte eskualdean, bost arlotan: biodibertsitatea eta bioekonomia zirkularra, klima egokitzea, talken erresilientzia, herritarren konpromisoa eta bizi kalitatea, eta hezkuntza prestakuntza iraunkorrak. Soluzio digital horiek guztiak plataforma interaktibo batean txertatuko dituzte, proiektuko bazkideentzak ez ezik, Europako komunitate gehiagorentzat ere eskuragarri egon dadin. Durangaldetik aparte, honako beste leku hauetan ezarriko dituzte soluzio digitalak: Jonava herrian (Lituania), Pongaun (Austria), Birdan (Errumania) eta Ziteran (Grezia).

4 urteko lankidetza

Futural proiektuak lau urteko iraupena izango du. Europar Batasuneko hamar herrialdeetako 21 bazkide daude proiektuan sartuta. Tartean daude institutu akademikoak eta ikerketa institutuak, industria enpresak, zerbitzu hornitzaileak, informazio teknologien enpresak eta landa ikerketari buruzko erakundeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!