Laso-Aranguren eta Peña II.a-Albisu, garaipen beharra daukaten bikoteak aurrez aurre Durangon

Anboto 2024ko urt. 16a, 11:37

Bi bikoteak lehenengo itzuliko pilota aukeraketan. (Argazkia: Baiko)

Zapatuan Binakako Txapelketa Nagusiko partidua hartuko du Ezkurdi Jai Alai pilotalekuak.

17:15etik aurrera partidu bi egongo dira ikusgai: Binakako Serie B txapelketako eta Binakako Txapelketa Nagusiko partidu bana. Estelarrean garaipen beharra duten bikote bi izango dira: Laso-Aranguren eta Peña II-Albisu. Bigarren itzulia hasi berria denean, bikote biak sailkapeneko beheko postuetan daude. Lasok eta Arangurenek zortzi partidutik hiru irabazi dituzte orain arte; Peña II.a eta Albisu, berriz, azken aurreko tokian daude garaipen birekin.

Atariko partidua honako hau da: Larrazabal-Eskiroz / Alberdi II-Morgaetxebarria. Kasu honetan Alberdi eta Morgaetxebarria zornotzarra dira behar handiena dutenak: zortzi partidutik bakarra irabazita sailkapeneko zuloan daude. Larrazabal eta Eskiroz, aldiz, hirugarren daude bost garaipenekin.

Jaialdirako sarrerek 15 eta 30 euro artean balio dute eta LOTURA HONETAN eskuratu daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!